Durango Kirol Taldea eta Bidezabal 20 urtez azpiko Bizkaiko klub onenak

Anboto 2016ko api. 11a, 17:36

14 eta 20 urte bitarteko gazteak biltzen dituen txapelketa bakarkako 10 frogak eta erreleboetako bik osatzen dute atletismoko Bizkaiko Kluben arteko txapelketa. 

Durangaldetik, bakarka eta emakumezkoen mailan Bidezabalek Durango Kirol Taldeak gizonezkoetan eta emakumezkoen mailan eta bakarka ere. Durangaldea Runningek gizonezkoetan Zornotzara batu zen eta emakumezkoetan Sekulebedarrara abadiñarrekin.

Gizonezkoetan Durango Kirol Taldeak gailendu zen 99 punturekin. Zornotzak bederatzigarren postuaz konformatu behar izan zen, 40 punturekin. Emakumeetan Bidezabal lau puntugatik soilik irabazi zuen, 108 puntu lortuta.

Bestalde, datorren asteburuan, apiliralaren 16 eta 17an Landakoko pistan Bizkaiko Kadete, jubenil eta junior mailako txapelketak ospatuko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!