Durango Kirol Taldea bigarren geratu da master mailako Espainiako txapelketan

Anboto 2021ko aza. 3a, 10:01

Ezkerretik hasita: Sonia Oceja (DKT), Javier Crespo (Mankomunitatea), Maria Jose Gil (DKT), Manuel Alonso (Track Cross), Jorge Varela (Durangoko Udala)

Durango lehiatu zen txapelketa joan zen domekan.

Durangoko Kirol Taldea (DKT) laugarren talderik onena lez sailkatu zen Espainiako txapelketara eta dominen borrokan aritzea zuen helburu. Esan eta egin. Bigarren amaitu (105 puntu) eta zilarrezko domina kolkoratu zuten, Track Cross Road Team taldearen atzetik bakarrik geratuz (114 puntu). Catarroja taldeak osatu zuen podiuma.

Orkatz Beitiak, Maria Jose Gilek, Daniel Fernandezek, Begoña Martinezek eta Aurora Perezek, besteak beste, euren modalitateetan egindako lana eta batutako puntuak funtsezkoak izan ziren azken emaitza lortzeko.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!