Sexty Sexers taldea bueltan da hiru kontzerturekin

Sexty Sexers taldea bueltan da hiru kontzerturekin Oraintsu jakin berri genuen Berako Sexty Sexers taldea itzultzekotan zela, gaur hiru kontzertu iragarri ditu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sexty-sexers-taldea-bueltan-da-hiru-kontzerturekin/@@download/image/Sexty-Sexers-tour-2020.jpg
2020/01/13
Oraintsu jakin berri genuen Berako Sexty Sexers taldea itzultzekotan zela, gaur hiru kontzertu iragarri ditu.
Sexty Sexers taldea bueltan da hiru kontzerturekin

Beltza, iluna eta sakona tour 2020 deitu diote bira eta hauek dira oraingoz lehen datak:

Martxoak 14, Gasteizko gaztetxean + RedIronSquad
Apirilak 4, Gernikako Iparragirre elkartean + The Riff Truckers
Apirilak 24, Hondarribiako Psilocybenea aretoan + Horzdun

11 urte igaro dira azken diskotik eta 6 azken kontzertutik. Halere, taldekideak beste hainbat proiektutan ikusi ahal izan ditugu (Zakillers, Joseba B. Lenoir...). Bada orain, berriz ere aukera izango da zuzenean Sexty Sexers taldearen rock dotoreaz gozatzeko.